Antzerkiaz gozatzen DBH1eko ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko aza. 3a, 14:13

Kultura Eskolaren eskutik DBH1eko ikasleek Sekretu polita antzezlanaz gozatzeko aukera izan dute ikastolan.

Etorkizuna Eraikiz programaren barruko proiektu esperimentaletako bat da Kultura Eskola; artea eta kultur ondarea ezagutzeko nerabeei zuzendutako ekimenak jasotzeko eta zabaltzeko gunea. Helburua da 12-16 urteko gazteentzat kultura eta artea beraien zaletasunen parte izatea. Hori, beti ere, begirada kritiko batekin.

Hori horrela, DBH1koek gaur goizean Sekretu polita ikusteko aukera izan dute. 1980. hamarkadan transexualitatearen inguruan zegoen ezjakintasuna lantzen du lanak, eta gaur egungo eta garai horretako trataera sozialaren konparaketa egitera bultzatzen ditu ikasleak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide