LH3koak Lemon Cake proiektuaren aitzakian sukaldari lanetan ibili dira

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko aza. 3a, 14:05

Orioko Herri Ikastolan, ingeleseko saioetan buru belarri aritzen dira ikasleak, proiektuan murgilduta.

Oraingo honetan, ingeleseko proiektuari amaiera ezin hobea emateko, LH3ko ikasleek Lemon cake bizkotxoak egin dituzte ikasgelan. Eraikinean zehar usain ederra zabaldu dute beste guztien gozagarri.

Egitekoak ondo banatuta zituztenez, bakoitzak bere eginbeharrekoak ezin hobeto egin ditu, eta gauzak horrela, emaitza bikaina dastatzeko aukera izan dute ikasleek, eta egiari zor, baita irakasleek ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide