Denok bat!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

LH3n Denok Bat proiektua lantzen ari dira, eta horren harira, hainbat gurasoren bisitak izan dituzte.

Kultura desberdinak lantzen ari dira, eta jatorri desberdinetako ikaskideen gurasoen bisitak izan dituzte. Bakoitza bere jatorriaz eta kulturaz aritu da ikasleekin, eta hainbat kontu interesgarri kontatu dizkietela aitortu dute ikasleek.

Horrez gain, ikastolako komunitatea osatzen dugunon arteko elkarlana eta familien parte hartzea bultzatu da.

Denok bat, denok hobe!

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide