KIVA EGUNEAN, DBH1EKO IKASLEAK PROTAGONISTA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko urr. 27a, 11:27

Orioko Herri Ikastola 2016-2017 ikasturtetik da Kiva Ikastola. Programa horri esker, urtero-urtero, ikastolan gertatzen diren jazarpen kasuak etetea lortzen da, Ikastola ikasle guztientzat gune segurua eta atsegina bihurtuz. Jazarpena guztiz desagertzea zaila bada ere, Kiva programari esker nabarmen jaitsi da jazarpen-kopurua. 

Kiva astea

Ikasturte hasiera guztietan egin ohi dugunez, aste honetan Kiva astea izan da Orioko ikastolan. Aurtengoan, DBH1eko ikasleak izan dira protagonistak. Izan ere, ikasle horiek joan dira LHko geletara KiVa programa aurkeztera. Besteak beste, ikasleei azaldu diete zertarako den Kiva programa eta beraiek zer egin dezaketen jazarpen kasu baten aurrean. Aurkezpen oso txukunak egin zituzten eta seguru gaude ikasleek ikasleei azalpenak ematea jazarpenaren aurkako modu eraginkor bat gehiago dela.  

Ikasturte osoko lanketa

LH1ean hasi eta DBH3 arte, tutoretzetan lantzeko hainbat jarduera eskaintzen ditu Kivak. Besteak beste, hauek dira lantzen diren atalak; elkar ezagutzea eta onartzeanorbera ezagutzea eta besteekin harremanak lantzeajazartzeko moduak eta mekanismoak ezagutzea eta jazarpenaren ondorioak eta haren aurkako indarrak ezagutzea. Jarduera horiek maiztasun jakin batekin lantzeak, jazarpen-kasuak jaistea ez ezik, jazarpen kasuak eteten laguntzeko ere balio du. Jazarpena egiten dutenak laster konturatzen dira beraien jarrera desegokia dela eta oso ongi erantzuten dute hartutako konpromisoen aurrean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide