Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez, euskal musikaren historiaz

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko urr. 24a, 15:46

Gaur goizean, DBH3ko ikasleek euskal musikaren historiaren errepaso ederra egin dute bi artista handiren eskutik. Mila esker, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez!

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez abeslariek, 1960. hamarkadan hasi eta gaur arterainoko euskal musikaren historia azaldu diete DBH3ko ikasleei.

Harmakadaz hamarkada, egoera soziopolitikoarekin batera euskal musikagintzak izan duen bilakaeran, hizpide izan dituzte 1960. hamarkadan hain garrantzitsua izan zen etxeetako ahozko transmisioa, 1970. hamarkadako Ez Dok Hamairu mugimendua eta kantaldiak, 1980. hamarkadako kanpoko musikaren eragina eta punk estiloko taldeen sorrera, eta 1990. hamarkadan folka beste estilo batzuekin nahasita sortutako musika estiloak, besteak beste.

Gertaera garrantzitsu horien tartean, hamarkada bakoitzetik jaso dugun abesti ezagunen bat edo beste zuzenean jo diete ikasleei, hala nola, Eperrak, Lau teilatu eta Xalbadorren heriotzean. Plazer bat izan da bi abeslari handi horiek zuzenean entzuteko aukera izatea. Mila esker, Eñaut eta Mikel!

Aipatzekoa da, halaber, gaurko saioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Eskola Kultura programari esker gauzatu dela. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide