Sexu heziketa saioak, Lilimaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

DBH2ko ikasleek Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkarteak eskainitako saioak jasotzen ari dira aste honetan zehar.

Sexualitatea modu zabal batean landu dute: aniztasun sexuala, sexualitate motak, estereotipoak, mitoak… besteak beste. Modu berean, adin horretan sortzen diren zalantzak argituko dituzte denen artean, eta auto-estimua, gogo sexuala eta harremanei buruzko hausnarketak egiten ari dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide