DBH3ko ikasleak aiton-amonekin harremanetan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Proiektu komunitarioen ikasgaian, DBH3ko ikasleak eguneko zentrora joan dira aiton-amonak bisitatu eta beraiekin tarte goxo bat pasatzera.

Aste honetan, DBH3ko ikasleak pozik ibili dira eguneko zentroan. Proiektu komunitarioak lantzeko ikasgaian aukeratutako helburua "Gazteen eta helduen arteko belaunaldien arteko arrakala murriztea" izan da. Horretarako, Eguneko zentrora joaten dira DBH3ko ikasleak eta bertan ekintza desberdinetan parte hartzen dute aiton-amonekin batera: bingoan edo kartetan jolastu, margotu, abestu, dekorazio lanak egin... 

Ekintza horiek elkarreragina izatea lortu beharko genuke eta ondo pasatuz belaunaldien arteko harremanak sustatu eta elkarrengandik ikastea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide