Esperientzia berrien bila!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

LH4. mailakoak Etxarri Larraunen eta LH6. mailakoak Irrisarri Landen dabiltza.

Gaur goizean goizetik nabari zen herriko kaleetan gurpildun maletatxoen hotsa zein ilusio eta urduritasunek eragindako irribarreak. Ikastolako ikasleak ziren, gaurtik ostiralera arte, aurretik bizitzeko zituzten abentura berrien ilusioz zirenak.

Gisa honetako ekintzek, besteak beste, talde kohesioa indartzeko balio dute eta, aldi berean, elkarbizitzako esperientziak gelakideekin bizitzeko.

Abentura piloa dituzte aurretik, naturan zein naturaz gozatzeko aukera emango dietenak, horretarako propio prestatutako ekintza andana prest dutelarik.

Primeran pasa eta eramandako motxilak esperientzia ahaztezinez beteta ekar ditzazuela!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide