Eskola kirola martxan da!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko urr. 6a, 11:12

Hasi dira eskola kiroleko jarduerak.

Gure ikasleek astean zehar lehen eskola kiroleko saioak izan dituzte eta, asteburuan, Urola Kostako eskualdeko eskola kiroleko topaketak izango dituzte. Talde kiroletan oinarritutako lehiaketak ez ezik, hainbat kirol ezberdin ezagutu eta praktikatzeko aisialdi topaketak izango ditugu larunbatero.

Lehiaketaren emaitzei baino ikasteari garrantzi handiagoa emanez, kirol aniztasunaren alde egingo dugu. Errespetua eta haurra osotasunean hezteko balioko dizkigun baloreak sustatuz.

Ikasle guztiei eskainitako topaketa horiek inguru ezin hobea sortuko dute osasuntsu hazteko, harremanak egiten ikasteko, kirol kultura ezagutzeko, norbera izaten ikasteko eta euskara bultzatzeko. 

Aurten ere ikasleen partehartzea oso altua da eta eskola kirola gauzatzeko  beharrezkoa izaten da entrenatzaile-lanak egiteko prest dauden gurasoz, ikasle-ohiz eta DBH4ko ikaslez osatutako lantaldea (argazkian) izatea. Mila esker lan horretan arituko zareten guztioi!

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide