Pasa den ikasturte bukaeran, gure ikasle talde batek proiektu pilotuan parte hartzeko aukera izan zuen. Orain ordea, udalak berak ere proiektua herritarrei aurkeztu berri die eta ofizialki martxan da hezkuntzari zuzendutako proiektu berria.
Ikasturte honetatik aurrera, udalaren laguntzaz, ikastolak proiektuan parte hartzeko aukera izango du. LH5etik DBH2 arteko ikasleek izango dute itsas ondarea suspertzea helburu hartuta abian jarri den eskaintza honetan.
Pasaiako Albaolako eredua hartuta, Orion, erreproduzio txikiagoak egin nahi dira, alak. Horretarako, ikasleek egurra landuko dute, besteak beste.
LH6. mailakoak pasa den aste hauetan izan dira bertan eta datorren astean LH5ekoen txanda izango da.