Taldeka, liburutegira joan dira eta udal liburutegiko arduraduna den Mirenen laguntzaz liburutegiko arauak, funtzionamendua, beraien interesekoak izan daitezkeen liburuen kokapena eta abar ezagutu dute.
Honez gain, liburutegiko txartela ez zutenek ere, txartela egiteko aukera izan dute liburutegira egindako bisita hau baliatuz.
Behin bertan egonda, gustuko liburua aukeratu eta bakarka irakurtzeko tartea hartu dute.