DBH4koen ikasketa-bidaia alternatiboa

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko eka. 18a, 11:17

Covidagatik DBH4ean egin ohi den ikas-bidaia bertan behera geratuko zela jakitun, ez-ohiko ikasturtea etsipenez hasi zuten DBH4ko ikasleek. Ez dira horregatik eskuak gurutzatuta geratu; egoera berrira egokituta ikasketa-bidai alternatiboa prestatu dute.

Covidagatik DBH4ean egin ohi den ikas-bidaia bertan behera geratuko zela jakitun, ez-ohiko ikasturtea etsipenez hasi zuten DBH4ko ikasleek. Ez dira horregatik eskuak gurutzatuta geratu; egoera berrira egokituta dirua biltzeko Xalto musukoak sortu eta saldu dituzte. 

Alarma egoera bukatutakoan, Covid protokoloak arintzen joan ziren eta horrek ikasleengan ilusioa sortu zuen. Zergatik ez dugu ikasketa-bidaia alternatiboa prestatzen? Protokoloak gaua kanpoan pasatzea debekatzen zuenez eta ikasgelako burbuilak ezin zirenez nahastu, argi zegoen eguneko irteerak antolatzea tokatzen zela. Baina noiz egin ekintzak? Azterketak zirela, osasun-egoera zela, zaila izan da data zehaztea. Azkenean, ikasle eta tutoreek elkarlanean, ikasturteko azken bi asteak aprobetxatzea erabaki zuten eta hala ibili dira bi astez, egunero-egunero, ekintza berezi batez gozatzen.

Urrunera ezin joanda, inguruetako eskaintza guztiak arakatzeari ekin zioten. Eta zorionez, eskaintza ez da makala: parakaidismoa Kukuarritik, StandUp Paddlel ikastaroa Zarauzko hondartzan, Zumaia Orio itsas-txangoa, tirolina-jaitsiera Irrisarrilanden, Orio Donostia mendi txangoa… Ekintza ugari eta zein baino zein dibertigarriagoak egin dituzte. Ikasleek izugarri disfrutatu dute aste guztian zehar eta denok izugarrizko enbidia pasa dugu hauen argazkiak ikusten. 

Egoerak egoera, arazo eta zailtasunen aurrean gure ikasleek irtenbidea bilatzeko gaitasuna erakutsi dute eta merezi zuten ikas-bidaia alternatiboa izatea lortu dute. Hori dela eta Ikastolako Ibilbidearen amaierara iritsi direlako: Zorionak eta zorte on opa dizuegu guztei!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide