Haurrak ohi bezala Ostiral iritsi da abestia entzun ondoren agurtu zituzten. Ez zekiten ordea, jarraian beraientzat mimoz prestatutako omenaldia zutenik zain.
Bi urtetxo zituztenetik Mari Karmenekin eta Mari Joserekin Ikastolan hasitako talde honek, HHko etapa bukatuko du aurten, eta LHko etapara pasako da hurrengo ikasturtean. Hori dela eta, agur goxo hau prestatu zuten haur hauen familiek. Emozioak dantzan jartzeko nahiko arrazoi izan zituzten, aurreskua, bertsoa, haurrek banaka banaka emandako esaldi sorta... izan baitzuten.
Etapa amaierak beti izan ohi dira hunkigarriak, aurtengoa ordea bereziki hunkigarria izaten ari da Mari Karmenentzat, erretiroa hartuko baitu ikasturte honetan. Hau jakinda, Mari Karmeni eskeinitako bertso bat osatu zuten gurasoek.
Zeharo eskertuta daude bi irakasleak gurasoek erakutsi dien gertutasun eta goxotasunagatik. Sarri diogun moduan Ikastola familia handi bat da eta horren ispilu izan zen ostiraleko omenaldia ere. Gurasoak, haurrak eta irakasleak elkarrekin, elkar hartuta.