Postalak idazteko prozesua oso polita izan dela azaldu digute HH5eko irakasleek. Hasteko, nori idatzi behar zien aukeratu dute. Ondoren, gurasoen laguntzaz, elkarlanean, helbideak ekarri dituzte ikastolara eta postalak idazteari ekin diote. Guztiok alfabeto berdina ez dugula ere konturatu dira helbideak jartzerakoan.
Behin postalak idatzita, euren postalak zein bide egingo duten ikusteko mapan kokatu dituzte. Batzuk, Oriora bertara iritsiko dira baina beste batzuk oso urrutira ere iritsiko dira postarien laguntzaz! Horretarako, Correosek Orion duen bulegoko postontzira joan dira botatzera.