HH4 ETA HH5EKOEK HERRIKO HAINBAT TXOKO BISITATU DITUZTE BAPOREEN PROIEKTUARI LOTUTA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko mar. 3a, 12:27

Baporeen proiektuarekin dabiltza Haur Hezkuntzako azken mailetako ikasleak. Orio herri arrantzalea izanik, badute nahiko informazio familietan eta euren aiton-amonen istorio zein argazkiz lagunduta, momentu goxoak pasatzen ari dira. Honez gain, herriko txoko desberdinetara bisitan joateko ere aprobetxatzen ari dira.

 

Pasa den astean, HH5ekoak bestaldeko karrora joan ziren. Harrituta geratu ziren bapore baten azpikaldea, helizea eta batez ere benetako neurriak ikusita. Honi esker, neurriak landuz dabiltza azken egunotan kanpoko plazoletan.

HH4koek berriz, kirol portua bisitatu zuten eta hauek itsasontzi mota desberdinak ikusteko aukera izan zuten eta baita gelan lantzen dabiltzan itsasontzien hainbat elementu gertutik ikusteko aukera ere: lema, motorra...

Proeiktu honi esker, gure herriko nortasuna eta istorioa gertuagotik ezagutzen ari dira gure txikiak!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide