Orioko Herri Ikastolak antolatuta, urtarrilaren 28an, Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistak pandemiak haur eta helduen emozioetan duen eraginari buruzko hitzaldia eskaini zion ikastolako komunitateari. Besteak beste, bizi dugun egoera ulertu, emozioak hobeto kudeatu eta haurrekin nola jokatu argitzeko hainbat klabe eman zituen.
Alvaro Beñaranen hitzaldia grabatuta daukazue lotura horretan, baina nahiago baduzu, hona hemen, hitzaldian aipatutako gai nagusien laburpena. Gaztelerazko laburpena ere dokumentu honetan aurki dezakezu.