Orioko Herri Ikastolako zortzi irakasle PROI Sakontze ikastaroan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko urt. 30a, 18:26

Orioko Herri Ikastolako zortzi irakasle jo eta su dabiltza lanean Arizmendi-Almen Ikastolan, Eskoriatzan. Bertan, zazpi ikastolatako 30 bat irakasle bildu dira PROIen (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) inguruko sakontze ikastaroa egiteko.

Orioko Herri Ikastolarentzat diziplinarteko PROIak ezinbestekoak dira Ikastolak orain urte batzuk hasi zuen eraldaketa pedagogikoaren bide horretan jarraitzeko; edukiak modu integratuan garatu, testuinguru erreal batean kokatu eta eraldaketa soziala lortzeko.

Saioak Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren arduradunen taldeko Mireia Muruamendiaraz eta Agurtzane Mugikak bideratzen dituzte eta ikasleek, kasu honetan gure irakasleek, pausoz pauso diziplinarteko PROI bat sortu behar dute.

DBHko irakasleak, Oriok duen arrantza izaera eta ondarea ikasleek baloratu eta hedatzeko proiektu batean ari dira lanean. LHkoek berriz, familiekin Euskal Herria ezagutzeko gida bat sortzea proposatuko diete ikasleei. Bi prototipoak, ondoren Ikastolan bertan jarriko dituzte martxan. Iñaki Beraza DBHko Gorputz Hezkuntzako irakasleak prozesu intentsoa eta oso interesgarria izaten ari dela transmititu digu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide