Ingeleseko proiektuak aurkeztu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Orioko Herri Ikastolako LH5. mailan ingeleseko ikasgaian animaliak landu ditugu: animalia familiak, sailkapena, ezaugarriak, bizitokia, elikadura, bizi zikloak... Animaliei buruz jolasak ere sortu ditugu taldean jolasteko. Talde bakoitzak liburuxka bat ere sortu du animalia-talde ezberdinei buruz eta aurkezpena egin die gelakideei. Asko ikasi dugu vertebrates and invertebrates-i buruz! 

LH6ean berriz ABOUT MYSELF proiektua garatu dugu. Bakoitzak barruari begira jarri eta norbere argazki, familia, bizipen, lagun, gustuko afizio, beldur eta abarri buruz idatzi du. Gero idatzi hori  Genially programaren bidez aurkeztu diegu gelakideei. Gustora aritu gara eta aurkezpen ederrak gelditu zaizkigu! 

Well done!

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide