Gaur goizean ateak zabaldu ditu Orioko Herri Ikastolak eta haurra bertan matrikulatu nahi duten gurasoek espazio eta txokoak ikusi eta Ikastolaren hezkuntza proiektuari buruzko informazioa jasotzeko aukera izan dute.
Hiru txandetan banatu dira bisitak. Gurasoek espazio guztiak ikusi dituzte eta beraien haurraren Ikastolako egunerokotasuna nolakoa izango den irudikatzeko aukera izan dute. Gainera, HH-ko irakasleek Konfiantzaren Pedagogiari buruzko azalpenak eman dizkie eta haien zalantza guztiak argitu dituzte.
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide