Euskararen Eguna Orioko Herri Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Gaur Orioko Herri Ikastolak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du. Euskararen alde,  euskaraz hitz egin eta ikastearen garrantziaz jabetzea da ekimenaren helburua eta, modu berean, Ikastolako ikasle, langile eta gurasoek euskaraz mintzatzea!

HH, LH eta DBHko ikasleek egun berezia izan dute: euskaraz mahai-jolasetan ibili, pellikulak ikusi eta kantatzeko aukera izan dute!  Gainera, txikienek Argitxo eta Xaltoren bisita ere izan dute!

Kalitatezko euskara erabili, Orioko euskara erakutsi eta hikaz egitea, batez ere nesken artean, garrantzitsua dela azpimarratu nahi dugu! 

Beraz, guraso agurgarriok, gogoratu zuek zaretela lehenengo euskara irakasleak, eta zuek gabe zailagoa izango dela euskarak aurrera egitea!

Egin dezagun guztiok batera euskararen alde!

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide