Irakasleak ere ikasten

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Hasiera eman zaio guztiontzat berezia izango den ikasturte berri honi. Berezitasunak berezitasun, Orioko Herri Ikastolak, beste hainbat erronka berrien artean, urteroko erronkei ere gogoz heldu die, tartean hain garrantzitsua deritzon irakasleen etengabeko formakuntzari.

Pasa den astean, HH eta LHko irakasleek ikasleengan irakurzaletasuna sustatzeko lantegia izan zuten, Galtzagorri Elkartearen eskutik.

Horrez gain, HHko irakasleek jarraipena eman diote pasa den urtean Nerea Mendizabalekin hasitako Komunikazio Ez Bortitza formakuntzari; ikasturte honetan ere Nerea Mendizabal izango dute bidelagun.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide