Sarrera/irteera mailakatuak
Ikasle multzo handiak ekiditeko, ikasleen sarrera mailakatua izan da eta, gainera, sarrera-irteeretarako ate gehiago egokitu dira. Jolas-garaietako ordutegiak ere 5 minutuko tartearekin mailakatu dira ikasturte osorako. Horrez gain, ikasle bakoitzaren osasun-egoera zaintzeko, eraikinean sartu aurretik, ikasleak ilaran jarri eta, banan-banan, tenperatura hartu eta gel hidroalkoolikoa eman zaie eskuak garbitzeko. Jarraian, lurrean jarritako geziak jarraituz igo dira geletara. Legeak agintzen duen bezala, LH eta DBHko ikasle guztiak maskarillarekin egon dira gelan.
Geletan 1,5m-ko tartea ikasleen artean
Geletan ere, neurri bereziak hartu dira. Besteak beste, HHn gela bakoitza ‘isla’ bihurtu da kortina garden batzuei esker. LHn eta DBHn, berriz, ikasleen artean 1,5m-ko distantzia errepestatuz kokatu dira mahaiak.
Aireztatzeari ere garrantzia berezia eman zaio. Eguraldia lagun den bitartean geletako leihoak zabalik egongo dira eta hotz handiko egunetan, berriz, jolas orduak erabiliko dira gelak aireztatzeko.
Komunak dira ikasle guztiek partekatuko dituzten eraikinetako gune bakarretakoak. Horregatik, segurtasun-neurri gisa, txandaka egongo dira erabilgarri; goizaren lehen partean batzuk eta bigarren partean besteak. Horrez gain, ikasle bakoitzari bere ur botila ekartzeko eskatuko zaio.
Egunaren amaieran, ikasle eta irakasleek beren mahai eta aulkiak desinfektatuko dituzte. Gela guztietan spray garbitzailea egongo da.