Ikasturte hasieran, Orioko Ikastolako LH3ko ikasleek inguruko arazo eta beharren ikerketa sakona egin zuten eta behar horiei aurre egiteko makina berriak proposatu zituzten: txakurren kakak jasotzeko makina, dirua sortzeko makina, etxeak txukuntzen laguntzeko robotak… Ondoren, DBH3ko ikasleek ideia horietatik bi hautatu eta horien maketa eraiki zuten, oinarrizko funtzionamendua aztertuz. Azken fasean, Mondragon Unibertsitateko diseinu industrialeko ikasleek prototipo errealak sortu zituzten.
Maiatzean, Mondragon Unibertsitatekoko ikasleek prototipoak bueltatu dizkiete Ikastolako ikasleei eta nahiz eta CV-19ak ikasgeletako egoera hazkaz gora jarri, oso lan polita egin dute denen artean.