Orioko Herri Ikastolako zazpi kide Bartzelonan ospatzen ari den IV. Hezkuntza Simposiumean parte hartzen ari dira. Hezkuntza eraldaketaren inguruko simposium honetan, hainbat herrialdetako eragileak eta adituak elkartu dira, besteak beste, Argentina, Belgika, Uruguay, Portugal, Mexiko, Italia, Espainia eta Euskal Herriko ikastoletako ordezkariak.
Lau egunetan, eskola berritzaile ezberdinak bisitatzeko aukera izan dute eta praktika onen inguruko hitzaldi anitzak jaso.