Orioko Ikastolako DBH3ko ikasleak egun pasa, Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Gaur, DBH3ko ikasleak EHUko Leioako campusean eta Bilbon izan gara, eguraldi ederra lagun.

Eguna hasteko, EHUko Leioako campusera joan gara. Bertan, zientzietako fakultateko laborategi desberdinak erakutsi dizkigute eta, ondoren, natur zientzietako bi doktoregaiek erreka artifizialetan egiten dituzten esperimentuak azaldu dizkigute. Askorentzat campus bat bertatik bertara ikusi dugun lehen aldia izan da eta harrituta geratu gara bertan, egunero, 20.000 lagun baino gehiago ibiltzen dela jakinda. 


Ondoren, Bilbora jaitsi gara bazkaltzera eta lagunartean hirian ibiltzera. Arratsalde ederra pasa dugu!

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide