Inauteriak Orioko Herri Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Gaur goizean Orioko Herri Ikastolan Inauteriak ospatu ditugu. Taldeko argazkiak atera, pregoia irakurri eta kalejiran atera dira gure inude eta artzaiak! HH-ko ikasleak euskal sorginez mozorrotu dira, eta DBHkoak, berriz, modu librean. Denetik ikusi ahal izan dugu: jekeak, mota guztietako animaliak, margolari famatuak, hippiak... Oso ondo pasa dugu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide