Alde batetik, HH5 eko Xabiren ama medikua denez, kotxeekin istripuak gertatzen direnean nola jokatzen duten eta guk ere nola jokatu beharko genukeen azaldu zien oso modu interesgarrian.
Bestetik, Xuaren osabak Volvo kotxeen enpresan lan egiten duenez, pasa den ostiralean Volvok duen enpresara joan ziren kotxeei buruz jakin duten guztia egiaztatzera eta azken zalantza batzuk argitzera. Xuaren osaba Mikelek primerako bixita antolatu zien: kotxe berriak nola etortzen diren, kotxeak nola konpontzen diren eta bertako hondakinekin zer egiten zuten azaldu zien.