Joan den ostiralean Saharako janari bilketa egin zuten LH6. mailakoek ikastolan zehar. Aurretik ordea, ikastolako ikasle guztiei Saharako egoeraren berri azaldu zien, kontzientzia ariketa bat egin zezaten.
Dena ongi antolatu ondoren kaja egokietan sartu eta errefuxiatuen kanpamenduetarainoko bidaia luzea egiteko prest utzi zuten dena. Janari piloa bildu zen eta seguru gustora jasoko dutela gehien behar dutenek. Mila esker LH6koen partez bilketa honetan lagundu izanagatik!