Gaur HHkoen txanda izan da. HH4ko ikasleak Maria Maestra Haurreskolara joan dira, Ikastolan eta etxean entsaiatzen dabiltzan abestiak abestera. Bertako txikitxoek gustura hartu dute bisita.
HH5ekoak aldiz, Eguneko Zentrora joan dira kantatzera, eta aiton-amonek besoak zabalik hartu dituzte. Ikastolatik prestatutako abestiak abestu dituzte denen artean, aiton amonek ere ezagutzen baitzituzten! Ondoren, aiton-amonek ikasleek ezagutzen ez zituzten abestiak ere abestu dituzte.
Transmisiorako aukera paregabea izan da!