FESTETARAKO BEROKETAK

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Alain gure gelakidearen aita festetan buruhandi eta erraldoiekin ibiltzen dela aprobetxatuz, haiek ezagutzera joan gara kultur etxera LH1ekoak.

Hasieran, batzuk beldur pixka bat ere bagenuen buruhandiak hain gertutik ikusi behar genituela eta, baina gero Kultur etxean ezagutu ditugunean beldurra zeharo uxatu da. Buruhandiak barrutik ikusi ere egin ditugu eta banaka banaka euren barruan sartu gara. Pello eta Nikolasa ere han zeuden, guri begira isil isilik. Haiek ere barrutik ikusi eta atetik nola demontre aterako diren pentsatzen aritu gara. Zuek badakizue?

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide