Ongi-etorri Calandreta ikastetxeko lagunak!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko abe. 3a, 13:30

Bigarren urtez jarraian, DBH3ko frantseseko ikasleek elkartrukea egin dute Paueko eta Toulouseko (Frantziako) Calandreta ikastetxeekin. Calandreta ikastetxeetan okzitanieraz ikasten dute, Ikastoletan euskara bezala. Hortaz, frantsesa eta gaztelera ikasteko ez ezik, hizkuntza gutxien errealitateak ezagutzeko aukera bat ere bada elkartrukea. Guztira 50 ikasle ari dira trukean parte hartzen.

Bi egunetarako egitarau oparoa
Atzo arratsaldean etorri ziren ikasleak, eta harrera ezin beroagoa egin zieten Orioko Ikastolako ikasleek. Ongi-etorrirako askari goxoa eskaini zieten eta, jarraian, Ikastolako areto nagusian dantzarako aukera izan zuten. Memento polita bizi izan zuten bakoitza bere etxera joan aurretik. 

Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, Orioko herria taldeka bisitatu ostean, Ikastolan antolatu diren ekintzetan parte hartuko dute, dela euskal abestiak ezagutzeko karaokean eta, arratsaldeko, herri kiroletan. Trukearekin amaitzeko, asteazken goizean arraun-saioa egingo dute Arraun Klubeko lagunei laguntzarekin.

Orioko Ikastolako ikasleak udaberrian joango gara Pauera. Bitartean, frantsesa lantzen jarraituko dugu !

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide