Orioko Herri Ikastolak Euskararen Eguna ospatuko du

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko abe. 2a, 08:41

Orioko Herri Ikastolak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du abenduaren 3an. Euskararen alde, euskaraz hitz egin eta ikastearen garrantziaz jabetzea da ekimenaren helburua, eta modu berean, Ikastolako ikasle, langile eta gurasoek euskaraz jardutea!

Kalitatezko euskara erabili, Orioko euskara erakutsi eta hikaz egitea, batez ere nesken artean, garrantzitsua dela azpimarratu nahi dugu. Beraz, guraso agurgarriok, gogoratu zuek zaretela lehenengo euskara irakasleak, eta zuek gabe zailagoa izango dela euskarak aurrera egitea. Egin dezagun guztiok batera euskararen alde!

Hona hemen EGITARAUA:

HH

  • 9:30-10:30. Antzerkitxoak. DBHko ikasleek sortutako ipuin antzeztuak.
  • 10:30. Pregoia
  • 11:00. Argitxoren bisita ( HH2-HH3)
  • 11:30. Argitxoren bisita ( HH4-HH5)
  • 14:30-16:30. Jolasak

LH

  • 08:30-10:15. Herri kirolak/Euskal zinema/ Mahai jolasak.
  • 10:30. Pregoia.
  • 10:45-12:30. Euskal zinema/Herri kirolak/ Mahai jolasak.
  • 14:30-16:30.Tailerrak.

DBH

  • 08:45. Euskal zinema.
  • Jolasgaraia
  • 10:45. Pregoia
  • Euskovision/ tailerrak
  • 14:30-16:30. Herri kirolak

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide