Azkenekoz, Jonen familiaren ekarpena jaso dute. Jonen familiak harreman estua du itsasoarekin. Familian arrantzaleak, saregileak eta eskabetxerian lan egin dutenak ditu. Familiakoei egindako elkarrizketen bidez, Jonek informazio asko ekarri du gelara, eta izugarri ikasi dute lanbide horiei buruz. Saregileek erabiltzen dituzten tresnak ere ekarri ditu, eta etxekoek enbotatutako atun pintxoa dastatzeko aukera ere izan dute.
Mila esker Jon eta familia!