Aromaterapia landu dugu Ikastolan katalanez

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Bidaneren familia kataluinakoa da, Blaneskoa. Aste honetan, izeba eta lehengusina, hemen izan dira. Nuriak farmazia bat du eta aromaterapian aditua da. Joko baten bidez, usaimena erabiliz, sei landaretatik ateratzen diren olio esentzialek gorputzari ze on egiten dioten ikasi dugu.

Mandravasarotrak sistema immunitarioa indartzen du, menta sabeleko minarentzat ona da, labanda erlaxatzeko erabiltzen da, kanela eztarriko minarentzat, te zuhaitza zorriak uxatzeko eta, iltze espezia, berriz, haginetako minarentzat erabiltzen da. Eta hori dena katalanez!

Mila esker Nuria eta Jossi egindako bisitagatik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide