Mozarten proiektua oso baliagarria egiten ari zaie HH4 eta HH5 eko ikasleei musikaren munduan sakontzeko. Gelan, txangoan eta batez ere, bisitan etortzen zaizkien aiton-amon zein gurasoen azalpenei esker hainbat abentura bizitzen ari dira. Azken bisitak, Lehen Gizakia bizi zen garairaino eraman zituen ikasleak, izan ere, Jareren aitonak ekarritako aintzinako musika tresnei esker, gaur egungoen jatorria zein zen ikusi baitzuten bertatik bertara.
Honez gain, musika tresnak hasiera batean naturan aurki ditzazkegun elementuekin egiten zirela ere ikusi zuten.
Oso saio interesgarria eskeini omen zuen. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Jareren aitonari, bi taldeei halako azalpen interesgarriak emateagatik.
Nahi duzun arte!