5. MAILAKO IKASLEAK EUREKA ETA TXURI URDINEN

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

5.mailako ikasleak Eureka Zientzia Museoan izan ziren. Lantzen ari diren proiektuarekin lotuta, Planetarioan, Unibertsoaren nondik norakoak ezagutu zituzten eta ondoren, urtaroetan oinarritutako tailer bat egin zuten. Ikasleak, ongi pasaz, zientziari buruzko gauza asko ikasi zituzten.

Arratsaldean, gorputzari mugimendu pixka bat emateko Txuri-Urdinen izan ziren eta kolpe batzuk ere hartu zituzten! 

Ederki pasatu zuten denak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide