Ori-Zautz Rwanda- ren alde erakundea etorrida gurera eta ikasleei esku artean dituzten proiektuak azaldu dizkie. Erakundeak Mugina Rwandako herritarren egoera hobetzea du helburu nagusi.
Hilabete honetan zehar ikasleek, Mahi-mahi postontziaren bitartez, Zer da pobrezia eta zerrek eragiten du? galderaren gogoeta irekia egin dute. Mahi-Mahi jantokiak, erakundearen eta ikasleen arteko zubi lanak egin ditu eta galderari erantzuna bilatzen laguntzeko Ana Belen Juaristi Ori-Zautz Rwanda- ren alde erakundeko boluntarioak argibide batzuk eman dizkie ikasleei.
Azalpena bukatu ondoren, Rwandaren aldeko Photocall-ean argazkiak atera eta eskulanak egin dituzte.