Zorionak Erronka taldeari!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Igandean Zarautzen Kilometroak jaialdia ospatu zen eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek Erronkako bideo lehiaketan bigarren postua lortu zuten. Guztira, Ikastolako ikus-entzunezkoak 151 puntu lortu zituen. 

 

Bestetik, Kilometroetako Erronka proban seigarren postua lortu zuten. Besteak beste, bertsolaritza, orientazioa, marmitako-lehiaketa eta trialoi estatiko probak egin behar izan zituzten gure ikasleek.

Argazkian, sariarekin gustura ikus ditzakegu gure Erronkariak! Zorionak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide