"Smartphoneek, sare sozialek (instagram, facebook, snapchat,...) eta bideojokoek (fortnite eta gisakoek) gaztetxoen eta ez hain gaztetxoen bizitzeko modua aldatu dute: komunikatzeko modua, 'ni'-aren eraikuntza, aitortze soziala, aisialdia eta abar irauliz. Eta, hortaz, emozioetan ere eragiten dute, eta garrantzitsua da hori ere ulertzea. Eraldaketa neurtezina da eta erabiltzaile arduratsuak izatearen garrantziaz jabetzea eta erabiltzaile arduratsuak izateko bidean laguntzea ezinbestekoa bilakatu da." Gaiaren garrantzia ikusita, Iratxe Esnaola Arribillagaren eskutik hitzaldia antolatu dugu urriaren 16rako.
Eguna: Urriak 16
Ordua: 16.45ean
Lekua: Ikastolako DBH eraikineko aretoa
Hizlaria: Iratxe Esnaola Arribillaga, Ingeniaria informatikan eta doktorea hezkuntzan