IKASTOLA EGUNA: JAIALDIA eta HERRI BAZKARIA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko eka. 17a, 10:24

Larunbatean, ekainaren 15ean, IKASTOLAREN EGUNA ospatu genuen.
Goizeko 10etatik hasita DBHko ikasleek osatutako ttuntturroek herria esnatu zuten.
11:30ean Karela kiroldegian jaialdiari hasiera eman zitzaion ttuntturroen sarrerarekin. Ondoren Joanito Beristain eta Belen Arrieta irakasleei omenaldi egin zitzaien, ikasturte hau izango baita beraien azkenengoa irakasle lanetan.

Hunkidura uneen ostean, HH eta LHko ikasle-irakasleek prestatutako ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izan zen. Historian zehar izandako gertakizunak antzestu, musikatu eta dantzatu ziren: Emakumezkoek lehen aldiz bozkatzeko unea, Gernikako bonbardaketa, gizakia ilargira iritsi zen momentua, sua, lurra, iraultza, globalizazioa, robotak...
Amaitzeko DBH 4. mailako ikasleei agurra egin zitzaien eta beraiek eskertza modura dantza egin zuten Xalto buru zutela.
Jaialdia amaitu ondoren, 14:00ak aldera Ikastolako batukada taldea atera zen ikastola ingurua alaitzera. 14:30ean eman zitzaion hasiera herri-bazkariari, giro ederrean eta 17:00ak aldera Iñaki Larrañagaren taldeak erromeria zoragarria eskaini zuen plazoletan. Ikasle, guraso eta irakasleak gustura aritu ziren dantzan arratsaldeko 19:30ak arte.
Egun zoragarria!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide