Getariako museoan Cristobal Balenciaga diseinatzaile eta artista getariarraren bizitzaz gehiago jakiteko aukera izan zuten, pertsona ekintzaile gisa martxan jarri zituen proiektuak zein ziren, arazoei nola aurre egin zien, talde-lana nola bideratu zuen eta lidergo positiboak bere ibilbidean nola eragin zuen aztertzeko aukera izan zuten.
Gai horiek guztia museoan zehar egin zuten ibilbide gidatuaren eta "Denboraren makina" tailerraren bidez landu zituzten. Tailerrean ikasle bakoitzak bere diseinua egiteko zuen.