Goizean LHko ikasleak pregoia irakurri ondoren, kalejiran atera ziren, esperientzia eskolako kideekin batera. Herrian barrena dantzan ibili ondoren Ikastolara itzuli ziren eta plazoletan dantzan aritu ziren.
Arratsaldean, DBHko ikasleek prestatutako jolasekin ederki pasa zuten LHko ikasleek eta 16:00ak aldera HHko ikasleen kalejira egin zen plazoletan.
Bukatzeko, DBHko ikasleek eta gurasoek banatutako txokolatea eta bizkotxoa dastatzeko aukera izan zuten guztiek.
Gora inauteriak!