Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren astelehenean, otsailak 4, urtero bezala santaeskean aterako gara Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleak, euskal ohitura zaharrei segida ematera.
Arratsaldeko 18:00etan abiatuko gara eta santaeskeko kopla zaharrak abestearekin batera, LH 6. mailako ikasleek koplak abestuko dituzte 8 geldiuneetan. Beraiekin batera, Errikotxiako kideak ere arituko dira koplaka eta azkenik herriko plazan bukatuko dugu denok koplari. Animatu eta etorri makila eskuetan duzuela oles-oles kantatzera!
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide