Orioko Herri Ikastolak mendi lasterketa antolatu du maiatzaren 11rako. Arratsaldean izango da lasterketa, 16:00etan hasita, eta 22 kilometro eta 1.200 metro positiboko desnibela izango ditu. Bertan parte hartzen dutenek korrika Orioko mendiez eta kostaldeaz gozatzeko aukera izango dute.
Antolatzaileek jakinarazi dute 350 lagunentzat tokia izango dela lasterketan, eta bertan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea dagoeneko. Apirilaren 22ra bitartean izena ematen dutenek 22 euro ordaindu beharko dituzte, eta egun horretatik maiatzaren 10era bitartean inskribatzen direnek berriz, 25 euro.