Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen 'Musua' saiorako sarrerak salgai daude

Urtero bezala Orioko Herri Ikastolak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saio berria antolatu du Orion. Sarrerak salgai daude Ikastolako idazkaritzan eta Kutixi kafetegian.

Urtarrilaren 25ean, ostiralarekin, izango da saioa, arratsaldeko 17:30ean Karela kiroldegian.
Sarrerak agortu egiten dira eta ez utzi azken unerako!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide