EUSKARALDIARI JARRAIPENA EMANGO ZAIO IKASTOLAN: 365 EUSKARAZ!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko abe. 3a, 22:54

Gaur Euskararen Eguna ospatu dugu Ikastolan eta honela Euskaraldiko 11 egunei amaiera borobila eman zaio.

Goizean DBHkoak euskal abestiekin karaokea egin dute eta sekulako giroa sortu da ikasleen artean taldeka euskaraz abesten zuten bitartean Ikastolako aretoan. Aldi berean, Xalto igelak eta Argitxo iratxoak Euskararen eguneko pregoia irakurri dute eta ondoren herri-kiroletan aritu dira Karela kiroledegian LHko ikasle batzuk eta besteak euskal kantekin dantzan ibili dira. Arratsaldean HHko ikasleak taloak egin dituzte esperientzia eskolako ikasleek lagunduta, giro polita sortu da adin ezberdinetako ikasleen artean, esperientzi eskolakoak eta umeak euskaraz hitz eta pitz ibili baitira, talo masarekin egindako borobiltxoak TAP TAP eskuekin zapaltzen zituzten bitartean. Bukatzeko talo goxo-goxoak jan dituzte guztiek.
Amets Arzalluzek zioen bezala Euskaraldiko 12. eguna izango da garrantzitsuena eta Ikastolako ikasleek 12. eta urteko hurrengo egun guztietan euskaraz erabiltzeko konpromisoa hartu dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide