Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen Haur Hezkuntzako fakultateko 2. mailako 80 ikasle Ikastolan martxan dagoen Konfiantzaren Pedagogia egitasmoa ezagutzera etorri ziren.
Hiru taldetan banatu ziren unibertsitateko ikasleak bisitaldiari etekin handiagoa atera ahal izateko eta Marijo Garate nahiz Zigor Saizarren gidaritzapean Ikastolako Haur Hezkuntzako espazioak bisitatu zituzten. Bisitan zehar Ikastola aurrera eramaten ari den eraldaketa pedagogikoaren oinarriak ezagutu zituzten ikasleek eta espazio bakoitza zergatik, nola eta zertarako antolatuta dauden azaldu zuten Ikastolako arduradunek. Amaitzeko, ikasleek unibertsitatean prestatu zituzten galderak egin eta horien erantzunekin bisitaldia aberasteko aukera izan zuten.
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide