Atzo, urriaren 17an iritsi ziren Oriora, Pau eta Toulouse-eko Calandreta ikastetxeetako ikasleak. Ikasle hauek orioko ikasleen famlietan egongo dira ostirala arte eta ondoren, Ikastolako ikasleak Pau eta Toulousera joango dira beste hiru egunetarako.
Hona hemen hiru egun horietarako prestatu den egitaraua:
-Urriaren17a, asteazkena: harrera,18:30ak aldera, Orioko Herri Ikastolara. Harrera-lunch xume bat prestatu zuten gerturatuko guztientzat, Ikastolako areto nagusian. Bertan, ikasle frantsesei ongietorria adieraziko zitzaien eta ikasle bakoitzak bere bikotekidea ezagutuko du.
Urriaren 18a, osteguna:
Ateri izanez gero, goizez, Orio-ren bisita gidatua egingo zaie eta, eguraldi txarra izanez gero, berriz, estalpean egongo dira, jolasen bidez mintzapraktika lantzen.
Eguerdian, guztiek elkarrekin bazkalduko dugu, janaria etxetik ekarrita.
Arratsaldean, arraun kluba bisitatuko dugu.
Urriaren 19a, ostirala:
Ostegun goizean burutu gabe geratu diren ekintza egingo dira, beti ere, eguraldiak laguntzen badie.
Pau eta Toulouseko ikasleak 11:30ak aldera abiatuko dira etxerantz.