OSTIRALEKO KUADRILEN BATEL LEHIAKETARAKO 8 TALDE IZANGO DIRA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2018ko eka. 26a, 13:58

San Pedrotako festetarako programaren barruan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta, ostiral honetan lehenengo aldiz Kuadrilen Arteko Batel Lehiaketa egingo da.

8 taldek eman dute izena eta eliminatoria moduan jokatuko dira batel estropadak, ziaboga bakarra izango duen 500 metroko ibilbidean.
Izena eman duten taldeen izenak hauek dira:
  1. Batel power
  2. Jajaja-submarinoa
  3. Txuruflaiak
  4. Txipis
  5. Ekologiko 3.
  6. Bandera
  7. Alde paretik
  8. Irakasleak baietz!
Lehenengo binaka 4 estropada jokatuko dira eta zein noren aurka erabakitzeko, zozketa egingo da estropadak hasi baino ordu erdi lehenago, arratsaldeko 17:00etan hain zuzen ere. Ondoren sailkatuen artean semifinalak eta finalak jokatuko dira, baina postu guztien hurrenkera erabakitzeko talde bakoitzak 3 estropada jokatuko ditu. Dena den, lehiaketaren dinamika eliminatorien zozketarekin batera azalduko da.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide