LARUNBATEAN IKASTOLA EGUNA!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola 2018ko ekainaren 8a

Larunbatean, Ekainak 9, ikasturte bukaerako festa egingo dugu Orioko Herri Ikastolan. Aurtengo kurtsoa festa giroan agurtzeko, egun osoko programa antolatu dugu:

-10:55: Esperientzia Eskolako ikasleei diplomak jasoko dituzte Karela kiroldegian, Ikastolako, Zaragueta eskolako eta Orioko Udaleko ordezkarien eskutik.
 
- 11:00: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuskizuna, giza balioak gaitzat hartuta.
 
- 12:00: Hamaiketakoa, Ikastola aurreko plazan.
 
- 12:30: Hamaiketakoa girotzeko, batukada taldearen emanaldia.
 
- 14:00: Herri-bazkaria Ikastola aurreko plazan (eguraldi txarrarekin, herriko frontoian).
 
- Bazkalostean: musika, dantza eta jolasak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide